XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XX Gizaldia ARAMBARRI TA EPELDE'TAR ROKE (1917...). Alianza Popular Alderdikoa. Bizi berriak.

Azkoitia'ko Kale Nagusiaren erdian eta erriko Parrokiaren aurrekaldean kokatua dezu antziñako Idiakaitz Zarra jauregia.

Izen aundiko etxalde orretan, 1917'go Maiatzaren 27'an, etorri zan mundura gure lege gizon eta politikari, dan Roke Aranbarri jauna.

Bere lenen lenengo ikas saioak, Txurruka-Etxea'n, Notre Dame ikastetxean, Anglet'eko Andre Maria'ren Serbitzari izeneko mojekin egin zituan.

Ondoren, bere jaiotetxearen alboan, Salletar Anaiek zuten ikastetxean; eta gero, beraiekin, Floria'ko eskola berrian.

Urrengo urratsa, apaiztegiko bidea artzea izan zan.

Eta Saturraran'en eta Gasteizen egin zituan ikas-gai guztietan meritissimus, guzien gaiñeko ikast-agiriak bereganatu zituan.

Ortan, anai arteko borroka sortu zanean (1936), gudaritzara joan bear izan zuan 1937'go Maiatzaren azken aldian.

Urte oietan (1936-1937) ezer egiterik etzuan izan.

Gerrate ondorenean berriz, bide berriak urratu nai izan zituan.

Ortarako, lenbizi, batxiller maillako ikasketak egin bear izan zituan.

Eta apaiztegiko ikast-agiriak (meritissimus-sorta) oso baliogarriak izan zitzaizkion.